Erniora, ostera ere:
Egin genuen beste norabait joateko keinua, izan ere urtero Erniora joatea “aspergarri” gerta daiteke. Baina berehala izan genituen mendi-taldetarren purrustadak: “Nolatan ez gara ba aurton Zelatungo erromerira joango?”.
Gutxi behar genuen betiko planari eusteko eta hurrengo igandean Erniorako bideari heldu genoion, beste behin.
Zer esan? Han Betikotarrek betikoa topatu genuen. Aparkatzen lanak, autoz joan beste erremediorik ez dago-eta gaur egun.
Zer da kontua eta, bide erdiak eginda: “Janaria hartuko zenuen, ezta?”. Han joan zen aita hura ostera autora zorioneko janariaren bila.
Aita hura zein izan zen kiniela asmatzea erraza da, ala?, jada elkar apur bat ezagututa behintzat bai.
Gainontzean, eguraldi ederra, jende samalda, betiko doinuak eta zelaian gazte zein zaharrak dantzan.
Gure kasuan Javi Lago dantza-maisua etorri zela ederki nabaritu zen, eta berahala jarri gintuen dantzan. Aupa dantzariak! Argazkiren bat testigu izan baietz!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina