2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Uribekosta, 2014/12/29

Aurreko egunetan euria barra-barra izan zen eta... 



...egun hodeitsu eta haizetsua izan genuen. Hala ere, ibilialdiko orduetan aterri egon zen

 
 
Olatuek kostaldea gogor astindu zuten egun horretan.
    
Zailtasuna haizeak eman zuen, kontra bide guztian ta nahiko gogor jo zuen eta.
 

 

   








Kostaldeko Flisch-a ezagutzeko ez dugu Mutriku, Deba edo Zumaiara joan beharrik, adibide bikaina eskualdean daukagu!









Bidean zozoak, txantxangorri bat eta perretxikoak topatu genituen.

Hondartzaren gainean dagoen bunkerrean atsedenalditxoa egin genuen.

Gerra garaiko aztarnak, bakearen aldeko ikur bilakatu dira.





LH4, bugi-bugi taldea, txiki ausartak...







...aupa neska-mutilak!! 






Ibilaldia Larrabasterrako metro geltokitik Algortako metro geltokiraino egin ondoren, ikastolan sukaldari taldeak harrera bikaina egin zigun.




Egindako hau, urteko irteerarik kopurutsuena izan zen inolako zalantzarik gabe, bazkaria ote?



Primeran bazkaldu eta gero, soberan egon ziren gauzekin gabonetako mini-saskien rifa egin genuen.
Jende guztiak saritua izan zen eta jasotako sariarekin pozik.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Ioar (1.417 m.), 2014/10/19

  






Eguraldi paregabeak lagunduta, Ibernaloko baselizatik abiatu ginen goizeko 11:30ak aldera, oso animoso eta gogotsu,...


 




 

...ibilbidean gora gindoazela, ikusmira paisajistikoa ederra zen eta Kanpezu inguruan geundela jakinik, ezin ukatu udazkenaren hasieran gaudela.


Erkameztia zeharkatuz, argazkia ateratzeko aitzakiaz, atseden txiki bat hartzeko beta izan genuen, aldapa malkartsu baten erdian ... 


...laborantza-lurrak goragotik ikusita; kolore guztietakoak eurak: arre-hori-berdeskak. Baita erkamezti-pagadia mendi magalean gora.


      A ze bostkote alaia!!


  




Aupa mutilak!! 


Zeozer pikatu eta indarberritzeko geldiunea.
A ze "lasai" ginen, Ioar mendiaren tontorra nahiko hurbil genuela sinistuta.


Oraindik gailurraren ertzetik Ioarreraino doan bide guztia egitea falta zitzaigun!!
 

Bide-tarte guzti horretan, giroa haizetsu eta bailararen ikusmira zoragarria ...




Azkenean tontorra!!

eta nekearen nekez, edozein tokitan jesartzeko gogoa.

eta talde-argazkia!


  
 





Tontorrean topaturiko oroigarri eta plakak irakurri, ikutu, kuskuxeatuz....

 







... eta urrutira, iparraldera ikus zitezkeen mendi desberdinak zeintzuk ziren jakin nahiean (Aizkorri, Gorbeia, Udalaitz ..), teleskopioaren laguntza ere izan genuen!!







Udazkena izanik, jakin bagenekien onddoak ikusiko genituela, baina ezusteko ikaragarria izan zen Hericium coralloides "altxor" berezi hau topatzea pago handi baten enborrean, jakinik ez dela batere arrunta eta oso gutxitan ikusi ohi dela!!









Tontorretik Kanpezura, dena maldan behera, abiada eta giro onean egin genuen, eta 19:00ak aldera iritsi ginen berriz ere autoetara, 19 km-ko ibilbidea egin ostean!!!
Paliza handi xamarra izan arren, merezi izan zuen, ezta?
Aipamen berezia merezi dute txikitxuenek (4 eta 5 urtekoek) eta beraien gurasoek:
Aupa zuek txapeldunak!!

2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

Hernio (1.070 m.), 2014/09/21

Irailaren 21ean Hernio mendira igo gara ikastolako kide batzuk.

Hernioko gailurretik ikuspegia (1.070 m.)


Polita da, eta zaila gaur egun, guraso eta seme-alabak elkarrekin dendarik ez dagoen leku batean ibiltzea; dena den, erroskila eta bestelako gozagarri batzuk ere dastatu genituen.



 Bidean gora    


  Errezil, Herniorako bidetik ikusita.

 
 


Aitzakiarik gabeko eguraldia, giro jendetsu eta animosoa, ogitarteko preziatua, aire euskalduna... zer gehiago baikortasuna sentitzeko.