2014-2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014-2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena
2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena
Las Machorras - Lunada, 2015/01/25
Urteari hasiera emateko, pasa den igandea ehundik gorako taldea elkartu ginen ikastolan edurretara joateko.

Herrira heldu ginenean, familia batzuek ezin izan zuten kotxea aparkatu eta, herria atzean utzita, kilometro batzuk aurrerago gelditu ziren eta bertan eman zuten goiza.
Taldea beraz, bitan banatu zen. Horrek ez zuen inolako arozorik sortu eta oso egun ederra izan genuean. Umeak eta gurasoak topera ibili ginen, lerak, palak, plastikoak, edurretako panpinak egiten.
Eguraldiari dagokionez, oso
ona, euririk ezta haizerik gabe.Eguna amaitzeko Lagotar familiari kotxea apurtu eta garabia etorri behar izan zen.
Lagotarrak taxiz itzuli ziren etxera.
Ikusten denez, oztopoei irrifarrez egin zieten aurre.
Amaitzeko, ez dugu aukera pasatzen utzi nahi, Mikel irakasleari eskerrak emateko eta aipamen berezia egin gabe, egun zoragarri hori eskertzeko.
2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea
Uribekosta, 2014/12/29
Aurreko egunetan euria barra-barra izan zen eta...
...egun hodeitsu eta haizetsua izan genuen. Hala ere, ibilialdiko orduetan aterri egon zen.
Olatuek kostaldea gogor astindu zuten egun horretan.
Zailtasuna haizeak eman zuen, kontra bide guztian ta nahiko gogor jo zuen eta.
Kostaldeko Flisch-a ezagutzeko ez dugu Mutriku, Deba edo Zumaiara joan beharrik, adibide bikaina eskualdean daukagu!
Bidean zozoak, txantxangorri bat eta perretxikoak topatu genituen.
Hondartzaren gainean dagoen bunkerrean atsedenalditxoa egin genuen.
Gerra garaiko aztarnak, bakearen aldeko ikur bilakatu dira.
LH4, bugi-bugi taldea, txiki ausartak...
...aupa neska-mutilak!!
Egindako hau, urteko irteerarik kopurutsuena izan zen inolako zalantzarik gabe, bazkaria ote?
Primeran bazkaldu eta gero, soberan egon ziren gauzekin gabonetako mini-saskien rifa egin genuen.
Jende guztiak saritua izan zen eta jasotako sariarekin pozik.
2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena
2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena
Ioar (1.417 m.), 2014/10/19
Eguraldi paregabeak lagunduta, Ibernaloko baselizatik abiatu ginen goizeko 11:30ak aldera, oso animoso eta gogotsu,...
Erkameztia zeharkatuz, argazkia ateratzeko aitzakiaz, atseden txiki bat
hartzeko beta izan genuen, aldapa malkartsu baten erdian ...
Aupa mutilak!!
Zeozer pikatu eta indarberritzeko geldiunea.
A ze "lasai" ginen, Ioar mendiaren tontorra nahiko hurbil genuela sinistuta.
Oraindik gailurraren ertzetik Ioarreraino doan bide guztia egitea falta zitzaigun!!
Bide-tarte guzti horretan, giroa haizetsu eta bailararen ikusmira zoragarria ...
Azkenean tontorra!!
eta nekearen nekez, edozein tokitan jesartzeko gogoa.
eta talde-argazkia!
... eta urrutira, iparraldera ikus zitezkeen mendi desberdinak zeintzuk ziren jakin nahiean (Aizkorri, Gorbeia, Udalaitz ..), teleskopioaren laguntza ere izan genuen!!
Udazkena izanik, jakin bagenekien onddoak ikusiko genituela, baina ezusteko ikaragarria izan zen Hericium coralloides "altxor" berezi hau topatzea pago handi baten enborrean, jakinik ez dela batere arrunta eta oso gutxitan ikusi ohi dela!!
Tontorretik Kanpezura, dena maldan behera, abiada eta giro onean egin genuen, eta 19:00ak aldera iritsi ginen berriz ere autoetara, 19 km-ko ibilbidea egin ostean!!!
Paliza handi xamarra izan arren, merezi
izan zuen, ezta?
Aipamen berezia merezi dute txikitxuenek (4 eta 5
urtekoek) eta beraien gurasoek:
Aupa zuek txapeldunak!!
2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena
Hernio (1.070 m.), 2014/09/21
Irailaren 21ean Hernio mendira igo gara ikastolako kide batzuk.
Polita da, eta zaila gaur egun, guraso eta seme-alabak elkarrekin dendarik ez dagoen leku batean ibiltzea; dena den, erroskila eta bestelako gozagarri batzuk ere dastatu genituen.
Errezil, Herniorako bidetik ikusita.
Aitzakiarik gabeko eguraldia, giro jendetsu eta animosoa, ogitarteko preziatua, aire euskalduna... zer gehiago baikortasuna sentitzeko.
Hernioko gailurretik ikuspegia (1.070 m.)
Polita da, eta zaila gaur egun, guraso eta seme-alabak elkarrekin dendarik ez dagoen leku batean ibiltzea; dena den, erroskila eta bestelako gozagarri batzuk ere dastatu genituen.
Errezil, Herniorako bidetik ikusita.Aitzakiarik gabeko eguraldia, giro jendetsu eta animosoa, ogitarteko preziatua, aire euskalduna... zer gehiago baikortasuna sentitzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















.jpg)
















