urria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
urria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Aratz (1.445 m.), 2015/10/18


Aratzera (1.445 m.) egindako txangoa oso polita izan zen. Nahiz eta, tartean, istriputxo bi sufritu.

Lehenengoa, hasi bezain pronto eta protagonista taldeko txikiena, Lier. Zorionez, eta negar batzuk egin ondoren, urradura batzuk baino ez ziren izan, eta egun guztian pozik ibili zen.

Bigarren ezbeharra, bazkal ostean mutikoak saltoka jolasean ibili zirenean, Xabierrek behatzean mina hartu zuenean izan zen. Baina honek ere, astiro-astiro eta errenka, kotxerainoko ibilbidea burutzea lortu zuen.




Zumarraundin kotxeak utzita, eta abiatu ginenean, zerua estalita agertu zitzaigun baina iragarpena ez zen txarra. Ez zuten, gutxienez, euririk agintzen.



Ibilbidearen zati on bat oso atsegina izan zen, basoan, pagadian, egin genuelako.

Harik eta Azkosaroiko zelairaino iritsi arte.






 Azkosaroi (1.180 m.).
Tontorra egin ondoren, bazkaltzeko, berriro jaitsi ginen zelai honetara.


Igo ahala, eta gailurrera gindoazela, lainoa geroz eta trinkoagoa aurkitu genuen.





Eta hona hemen, txalo artean, taldeko txikiena goraino heldu zenean.

Bai meritoa, berea eta bere aitarena.
Gailurreko lanbro artean taldeko argazkia.

Baina, bazkaltzera gindoazenean, eta gutxien espero genuenean, bapatean, era majiko batean, lainoa arinduz joan zen.





Ez dut aukera pasatzen utzi nahi, lau hankatako azken fitxajea aipatu gabe: Xuri. Egun guztian poz-pozik eta formal-formal denon inguruan ibili zena.
 




Azkosaroi zelaian bazkaltzen.
Atzekoa, gure gainean, Aratz (1.445 m.).


 
 Mutikoek, nola ez, berehala aurkitu zuten dibertitzeko modua. Bordako ohol zahar batzuk hartuta, eta talde lanean, saltoak emateko tranpolina inprobisatu zuten.

Eta honenbestez, txangoari amaiera eman genion. San Adrian bisitatzeko aukera barajatu genuen, baina denboraz justoegi genbiltzanez, beste baterako uztea erabaki genuen, Arantzazu-Urbiatik agian.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Ioar (1.417 m.), 2014/10/19

  






Eguraldi paregabeak lagunduta, Ibernaloko baselizatik abiatu ginen goizeko 11:30ak aldera, oso animoso eta gogotsu,...


 




 

...ibilbidean gora gindoazela, ikusmira paisajistikoa ederra zen eta Kanpezu inguruan geundela jakinik, ezin ukatu udazkenaren hasieran gaudela.


Erkameztia zeharkatuz, argazkia ateratzeko aitzakiaz, atseden txiki bat hartzeko beta izan genuen, aldapa malkartsu baten erdian ... 


...laborantza-lurrak goragotik ikusita; kolore guztietakoak eurak: arre-hori-berdeskak. Baita erkamezti-pagadia mendi magalean gora.


      A ze bostkote alaia!!


  




Aupa mutilak!! 


Zeozer pikatu eta indarberritzeko geldiunea.
A ze "lasai" ginen, Ioar mendiaren tontorra nahiko hurbil genuela sinistuta.


Oraindik gailurraren ertzetik Ioarreraino doan bide guztia egitea falta zitzaigun!!
 

Bide-tarte guzti horretan, giroa haizetsu eta bailararen ikusmira zoragarria ...




Azkenean tontorra!!

eta nekearen nekez, edozein tokitan jesartzeko gogoa.

eta talde-argazkia!


  
 





Tontorrean topaturiko oroigarri eta plakak irakurri, ikutu, kuskuxeatuz....

 







... eta urrutira, iparraldera ikus zitezkeen mendi desberdinak zeintzuk ziren jakin nahiean (Aizkorri, Gorbeia, Udalaitz ..), teleskopioaren laguntza ere izan genuen!!







Udazkena izanik, jakin bagenekien onddoak ikusiko genituela, baina ezusteko ikaragarria izan zen Hericium coralloides "altxor" berezi hau topatzea pago handi baten enborrean, jakinik ez dela batere arrunta eta oso gutxitan ikusi ohi dela!!









Tontorretik Kanpezura, dena maldan behera, abiada eta giro onean egin genuen, eta 19:00ak aldera iritsi ginen berriz ere autoetara, 19 km-ko ibilbidea egin ostean!!!
Paliza handi xamarra izan arren, merezi izan zuen, ezta?
Aipamen berezia merezi dute txikitxuenek (4 eta 5 urtekoek) eta beraien gurasoek:
Aupa zuek txapeldunak!!