2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Aratz (1.445 m.), 2015/10/18


Aratzera (1.445 m.) egindako txangoa oso polita izan zen. Nahiz eta, tartean, istriputxo bi sufritu.

Lehenengoa, hasi bezain pronto eta protagonista taldeko txikiena, Lier. Zorionez, eta negar batzuk egin ondoren, urradura batzuk baino ez ziren izan, eta egun guztian pozik ibili zen.

Bigarren ezbeharra, bazkal ostean mutikoak saltoka jolasean ibili zirenean, Xabierrek behatzean mina hartu zuenean izan zen. Baina honek ere, astiro-astiro eta errenka, kotxerainoko ibilbidea burutzea lortu zuen.




Zumarraundin kotxeak utzita, eta abiatu ginenean, zerua estalita agertu zitzaigun baina iragarpena ez zen txarra. Ez zuten, gutxienez, euririk agintzen.



Ibilbidearen zati on bat oso atsegina izan zen, basoan, pagadian, egin genuelako.

Harik eta Azkosaroiko zelairaino iritsi arte.






 Azkosaroi (1.180 m.).
Tontorra egin ondoren, bazkaltzeko, berriro jaitsi ginen zelai honetara.


Igo ahala, eta gailurrera gindoazela, lainoa geroz eta trinkoagoa aurkitu genuen.





Eta hona hemen, txalo artean, taldeko txikiena goraino heldu zenean.

Bai meritoa, berea eta bere aitarena.
Gailurreko lanbro artean taldeko argazkia.

Baina, bazkaltzera gindoazenean, eta gutxien espero genuenean, bapatean, era majiko batean, lainoa arinduz joan zen.





Ez dut aukera pasatzen utzi nahi, lau hankatako azken fitxajea aipatu gabe: Xuri. Egun guztian poz-pozik eta formal-formal denon inguruan ibili zena.
 




Azkosaroi zelaian bazkaltzen.
Atzekoa, gure gainean, Aratz (1.445 m.).


 
 Mutikoek, nola ez, berehala aurkitu zuten dibertitzeko modua. Bordako ohol zahar batzuk hartuta, eta talde lanean, saltoak emateko tranpolina inprobisatu zuten.

Eta honenbestez, txangoari amaiera eman genion. San Adrian bisitatzeko aukera barajatu genuen, baina denboraz justoegi genbiltzanez, beste baterako uztea erabaki genuen, Arantzazu-Urbiatik agian.

2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

Hernio (1.070 m.), 2014/09/20


Erniora, ostera ere:

Egin genuen beste norabait joateko keinua, izan ere urtero Erniora joatea “aspergarri” gerta daiteke. Baina berehala izan genituen mendi-taldetarren purrustadak: Nolatan ez gara ba aurton Zelatungo erromerira joango?”.

Gutxi behar genuen betiko planari eusteko eta hurrengo igandean Erniorako bideari heldu genoion, beste behin.



Zer esan? Han Betikotarrek betikoa topatu genuen. Aparkatzen lanak, autoz joan beste erremediorik ez dago-eta gaur egun.


Nonahi ikus zitezkeen autoak bide bazterretan aparkatuta-edo; hala ere, lortu genuen han-hemenka gure autoei leku egitea.

Jarraian bidea erraza, eta beti bezala gorabeheraren bat: “Aparkatuko duzunean hartu janaria maletategitik". 

Zer da kontua eta, bide erdiak eginda: Janaria hartuko zenuen, ezta?”. Han joan zen aita hura ostera autora zorioneko janariaren bila.

Aita hura zein izan zen kiniela asmatzea erraza da, ala?, jada elkar apur bat ezagututa behintzat bai.



Gainontzean, eguraldi ederra, jende samalda, betiko doinuak eta zelaian gazte zein zaharrak dantzan. 

Gure kasuan Javi Lago dantza-maisua etorri zela ederki nabaritu zen, eta berahala jarri gintuen dantzan. Aupa dantzariak! Argazkiren bat testigu izan baietz!

2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Las Machorras - Lunada, 2015/01/25


Urteari hasiera emateko, pasa den igandea ehundik gorako taldea elkartu ginen ikastolan edurretara joateko.

Irten aurretik, Lunadako errepidea itxita zegoela jakinda, hurbil dagoen "Las Machorras" izeneko herri txiki batean goiza pasatzea erabaki genuen.




 
Herrira heldu ginenean, familia batzuek ezin izan zuten kotxea aparkatu eta, herria atzean utzita, kilometro batzuk aurrerago gelditu ziren eta bertan eman zuten goiza.

Taldea beraz, bitan banatu zen. Horrek ez zuen inolako arozorik sortu eta oso egun ederra izan genuean. Umeak eta gurasoak topera ibili ginen, lerak, palak, plastikoak, edurretako panpinak egiten.

Eguraldiari dagokionez, oso ona, euririk ezta haizerik gabe.

 

Eguna amaitzeko Lagotar familiari kotxea apurtu eta garabia etorri behar izan zen.
Lagotarrak taxiz itzuli ziren etxera.

Ikusten denez, oztopoei irrifarrez egin zieten aurre.

 


Amaitzeko, ez dugu aukera pasatzen utzi nahi, Mikel irakasleari eskerrak emateko eta aipamen berezia egin gabe, egun zoragarri hori eskertzeko.


2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Uribekosta, 2014/12/29

Aurreko egunetan euria barra-barra izan zen eta... 



...egun hodeitsu eta haizetsua izan genuen. Hala ere, ibilialdiko orduetan aterri egon zen

 
 
Olatuek kostaldea gogor astindu zuten egun horretan.
    
Zailtasuna haizeak eman zuen, kontra bide guztian ta nahiko gogor jo zuen eta.
 

 

   








Kostaldeko Flisch-a ezagutzeko ez dugu Mutriku, Deba edo Zumaiara joan beharrik, adibide bikaina eskualdean daukagu!









Bidean zozoak, txantxangorri bat eta perretxikoak topatu genituen.

Hondartzaren gainean dagoen bunkerrean atsedenalditxoa egin genuen.

Gerra garaiko aztarnak, bakearen aldeko ikur bilakatu dira.





LH4, bugi-bugi taldea, txiki ausartak...







...aupa neska-mutilak!! 






Ibilaldia Larrabasterrako metro geltokitik Algortako metro geltokiraino egin ondoren, ikastolan sukaldari taldeak harrera bikaina egin zigun.




Egindako hau, urteko irteerarik kopurutsuena izan zen inolako zalantzarik gabe, bazkaria ote?



Primeran bazkaldu eta gero, soberan egon ziren gauzekin gabonetako mini-saskien rifa egin genuen.
Jende guztiak saritua izan zen eta jasotako sariarekin pozik.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Ioar (1.417 m.), 2014/10/19

  






Eguraldi paregabeak lagunduta, Ibernaloko baselizatik abiatu ginen goizeko 11:30ak aldera, oso animoso eta gogotsu,...


 




 

...ibilbidean gora gindoazela, ikusmira paisajistikoa ederra zen eta Kanpezu inguruan geundela jakinik, ezin ukatu udazkenaren hasieran gaudela.


Erkameztia zeharkatuz, argazkia ateratzeko aitzakiaz, atseden txiki bat hartzeko beta izan genuen, aldapa malkartsu baten erdian ... 


...laborantza-lurrak goragotik ikusita; kolore guztietakoak eurak: arre-hori-berdeskak. Baita erkamezti-pagadia mendi magalean gora.


      A ze bostkote alaia!!


  




Aupa mutilak!! 


Zeozer pikatu eta indarberritzeko geldiunea.
A ze "lasai" ginen, Ioar mendiaren tontorra nahiko hurbil genuela sinistuta.


Oraindik gailurraren ertzetik Ioarreraino doan bide guztia egitea falta zitzaigun!!
 

Bide-tarte guzti horretan, giroa haizetsu eta bailararen ikusmira zoragarria ...




Azkenean tontorra!!

eta nekearen nekez, edozein tokitan jesartzeko gogoa.

eta talde-argazkia!


  
 





Tontorrean topaturiko oroigarri eta plakak irakurri, ikutu, kuskuxeatuz....

 







... eta urrutira, iparraldera ikus zitezkeen mendi desberdinak zeintzuk ziren jakin nahiean (Aizkorri, Gorbeia, Udalaitz ..), teleskopioaren laguntza ere izan genuen!!







Udazkena izanik, jakin bagenekien onddoak ikusiko genituela, baina ezusteko ikaragarria izan zen Hericium coralloides "altxor" berezi hau topatzea pago handi baten enborrean, jakinik ez dela batere arrunta eta oso gutxitan ikusi ohi dela!!









Tontorretik Kanpezura, dena maldan behera, abiada eta giro onean egin genuen, eta 19:00ak aldera iritsi ginen berriz ere autoetara, 19 km-ko ibilbidea egin ostean!!!
Paliza handi xamarra izan arren, merezi izan zuen, ezta?
Aipamen berezia merezi dute txikitxuenek (4 eta 5 urtekoek) eta beraien gurasoek:
Aupa zuek txapeldunak!!