2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Aratz (1.445 m.), 2015/10/18


Aratzera (1.445 m.) egindako txangoa oso polita izan zen. Nahiz eta, tartean, istriputxo bi sufritu.

Lehenengoa, hasi bezain pronto eta protagonista taldeko txikiena, Lier. Zorionez, eta negar batzuk egin ondoren, urradura batzuk baino ez ziren izan, eta egun guztian pozik ibili zen.

Bigarren ezbeharra, bazkal ostean mutikoak saltoka jolasean ibili zirenean, Xabierrek behatzean mina hartu zuenean izan zen. Baina honek ere, astiro-astiro eta errenka, kotxerainoko ibilbidea burutzea lortu zuen.




Zumarraundin kotxeak utzita, eta abiatu ginenean, zerua estalita agertu zitzaigun baina iragarpena ez zen txarra. Ez zuten, gutxienez, euririk agintzen.



Ibilbidearen zati on bat oso atsegina izan zen, basoan, pagadian, egin genuelako.

Harik eta Azkosaroiko zelairaino iritsi arte.






 Azkosaroi (1.180 m.).
Tontorra egin ondoren, bazkaltzeko, berriro jaitsi ginen zelai honetara.


Igo ahala, eta gailurrera gindoazela, lainoa geroz eta trinkoagoa aurkitu genuen.





Eta hona hemen, txalo artean, taldeko txikiena goraino heldu zenean.

Bai meritoa, berea eta bere aitarena.
Gailurreko lanbro artean taldeko argazkia.

Baina, bazkaltzera gindoazenean, eta gutxien espero genuenean, bapatean, era majiko batean, lainoa arinduz joan zen.





Ez dut aukera pasatzen utzi nahi, lau hankatako azken fitxajea aipatu gabe: Xuri. Egun guztian poz-pozik eta formal-formal denon inguruan ibili zena.
 




Azkosaroi zelaian bazkaltzen.
Atzekoa, gure gainean, Aratz (1.445 m.).


 
 Mutikoek, nola ez, berehala aurkitu zuten dibertitzeko modua. Bordako ohol zahar batzuk hartuta, eta talde lanean, saltoak emateko tranpolina inprobisatu zuten.

Eta honenbestez, txangoari amaiera eman genion. San Adrian bisitatzeko aukera barajatu genuen, baina denboraz justoegi genbiltzanez, beste baterako uztea erabaki genuen, Arantzazu-Urbiatik agian.

2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

Hernio (1.070 m.), 2014/09/20


Erniora, ostera ere:

Egin genuen beste norabait joateko keinua, izan ere urtero Erniora joatea “aspergarri” gerta daiteke. Baina berehala izan genituen mendi-taldetarren purrustadak: Nolatan ez gara ba aurton Zelatungo erromerira joango?”.

Gutxi behar genuen betiko planari eusteko eta hurrengo igandean Erniorako bideari heldu genoion, beste behin.



Zer esan? Han Betikotarrek betikoa topatu genuen. Aparkatzen lanak, autoz joan beste erremediorik ez dago-eta gaur egun.


Nonahi ikus zitezkeen autoak bide bazterretan aparkatuta-edo; hala ere, lortu genuen han-hemenka gure autoei leku egitea.

Jarraian bidea erraza, eta beti bezala gorabeheraren bat: “Aparkatuko duzunean hartu janaria maletategitik". 

Zer da kontua eta, bide erdiak eginda: Janaria hartuko zenuen, ezta?”. Han joan zen aita hura ostera autora zorioneko janariaren bila.

Aita hura zein izan zen kiniela asmatzea erraza da, ala?, jada elkar apur bat ezagututa behintzat bai.



Gainontzean, eguraldi ederra, jende samalda, betiko doinuak eta zelaian gazte zein zaharrak dantzan. 

Gure kasuan Javi Lago dantza-maisua etorri zela ederki nabaritu zen, eta berahala jarri gintuen dantzan. Aupa dantzariak! Argazkiren bat testigu izan baietz!

2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Las Machorras - Lunada, 2015/01/25


Urteari hasiera emateko, pasa den igandea ehundik gorako taldea elkartu ginen ikastolan edurretara joateko.

Irten aurretik, Lunadako errepidea itxita zegoela jakinda, hurbil dagoen "Las Machorras" izeneko herri txiki batean goiza pasatzea erabaki genuen.




 
Herrira heldu ginenean, familia batzuek ezin izan zuten kotxea aparkatu eta, herria atzean utzita, kilometro batzuk aurrerago gelditu ziren eta bertan eman zuten goiza.

Taldea beraz, bitan banatu zen. Horrek ez zuen inolako arozorik sortu eta oso egun ederra izan genuean. Umeak eta gurasoak topera ibili ginen, lerak, palak, plastikoak, edurretako panpinak egiten.

Eguraldiari dagokionez, oso ona, euririk ezta haizerik gabe.

 

Eguna amaitzeko Lagotar familiari kotxea apurtu eta garabia etorri behar izan zen.
Lagotarrak taxiz itzuli ziren etxera.

Ikusten denez, oztopoei irrifarrez egin zieten aurre.

 


Amaitzeko, ez dugu aukera pasatzen utzi nahi, Mikel irakasleari eskerrak emateko eta aipamen berezia egin gabe, egun zoragarri hori eskertzeko.